Kudeaketa Komunikazioa

LHIKn Repelega institutuan ondo jabetuta gaude barne eta kanpoko informazioek garrantzia handia dutela geure burua EZAGUTZEKO ETA ADITZERA EMATEKO orduan. Hargatik, gure komunikazio politikak ezaugarri izango du %22informazio garden, arin eta egiazalea bideratzea erakundearen dokumentu guztietan, begirunea, elebitasuna eta hizkera zein irudiak modu ez sexistan erabiltzea oinarri%22. Hartarako, honako konpromiso eta jardun lerroak geureganatzen ditugu:
- Gizarteari, ikasleei eta familiei gure hezkuntzako proiektuaren, eskaintzaren eta zerbitzuen gaineko informazio guztia helaraztea.
- Bi hizkuntza ofizialen erabilera errespetatzea, komunikazio elebiduna indartuz.
- Ikastetxea kudeatzeko dokumentuetan hizketa eta irudiak modu ez sexistan erabiliz.
- Pertsonenganako begirunea oinarritatua dagoen komunikazio estiloa ezarriz.
- Institutuan Ian egiten duten lagun guztiei berengan eragina izan dezaketen politika eta jarraibideen gaineko informazio guztia ematea, inplikazio handiagoa eta erakundearen hobekuntza eragiteko.
- Langile guztiek Ian egiteko behar duten informazio osoa modu arin eta gardenean dutela bermatuz.
- Komunikazio infórmala erraztea, institutuko pertsonen arteko konfiantzazko giroa sortuz.
- Informazio-teknologiak erabiltzea, erakundearen hedabide esanguratsuak bihurtzea asmoz.
- Urtero argitaratzea energía eta ingurumen datuen laburpena.