Administrazioa eta finantzak
GOI-MAILAKO PRESTAKUNTZA-ZIKLOA
Lanbide helburua
Arlo publiko zein pribatuan giza, finantza eta ekonomi baliabideak administratzea eta kudeatzea; beti ere, kalitate zerbitzu ona eskainiz legediaren pean.
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Enpresaren informazio-zirkuituetako barne- edo kanpo-komunikazioak edo -dokumentuak bideratzea.
• Jasotako aginduak, lortutako informazioa eta/edo hautemandako beharrak abiapuntu izanik, dokumentuak eta komunikazioak lantzea.
• Komunikazioak eta dokumentuak sailkatzea, erregistratzea eta artxibatzea, teknika egokien arabera eta enpresan ezarritako parametroen arabera.
• Enpresaren administrazio-izapideen prozesuak kudeatzea, merkataritzaren, finantzaren, kontabilitatearen eta zergen arloetan, betiere horien ikuspegi integratzailearekin.
• Enpresaren kontabilitate-kudeaketa eta kudeaketa fiskala egitea, administrazio-prozesuen eta -prozeduren arabera eta indarrean dagoen araudia aplikatuta, segurtasun- eta kalitate-baldintzetan.
• Diruzaintzako kudeaketa, finantza-baliabideen lorpena eta inbertsio-proiektuen bideragarritasunari buruzko azterlana gainbegiratzea, ezarritako arauei eta protokoloei jarraituta.
• Enpresako langileen administrazio-kudeaketa antolatzea eta gainbegiratzea, indarrean dagoen lan-araudira eta ezarritako protokoloetara egokituta.
• Merkataritza-prozesuen administrazio-kudeaketa egitea, eta, horretarako, dokumentazio-zereginak egitea, baita hornitzaileekin negoziatzeko jarduerak, aholkularitza-jarduerak eta bezeroekin harremanetan izateko jarduerak ere.
• Dokumentuak organismoetan eta administrazio publikoetan aurkeztean administrazio-kudeaketak finkatutako epean eta moduan egitea eta bideratzea.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Administrativo de oficina.
• Merkataritzako administraria.
• Finantza-administraria.
• Kontabilitateko administraria.
• Logistikako administraria.
• Banku eta aseguruetako administraria.
• Giza baliabideen administraria.
• Administrazio publikoko administraria.
• Aholkularitza juridikoetako, kontabilitateko aholkularitzetako, lanekoetako, fiskaletako edo gestorietako administraria.
• Kobrantzak kudeatzeko teknikaria.
• Bezeroari arreta emateko arduraduna
Ikasten jarraitzea:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroak.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek enpresa handietan, ertainetan eta txikietan egingo du lan -edozein jarduera-sektoretan, baina batez ere zerbitzu-sektorekoetan-, baita administrazio publikoetan ere. Enpresa eta erakunde horietan, administrazio-zereginak egiten ditu lanaren, merkataritzaren, kontabilitatearen eta zergen arloko kudeaketan eta aholkularitzan. Zerbitzua eta arreta eskaintzen die bezeroei eta hiritarrei, administrazio-izapideak egiten ditu administrazio publikoekin, eta enpresaren artxiboa eta komunikazioak kudeatzen ditu.
Norberaren konturako langileak izan daitezke, norberaren enpresaren kudeaketa eginez edo jarduera ekonomiko baten jardun librearen bitartez, hala nola finantza-aholkularitza batean, lan-aholkularitza batean edo proiektu-estudio batean.