Berdintasuna 21-24

Helburuak

Diagnostikoan hautemandako genero-arrakalak murriztea

Erakundeak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren eremuan, lan-baldintzetan, barne-antolaketan eta -funtzionamenduan, eta bere zerbitzuen prestazioan eta inguruko beste erakunde batzuekiko harremanean hobera egingo duen ibilbidea eskaintzea, bertan lan egiten eta ikasten duten pertsonen parte-hartzearen bidez.

Deskribapena deskribapena

Definizioa

Berdintasun Plana tresna bat da genero-arrakalak murrizteko eta erakundeak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren eremuan hobera egingo duen ibilbide bat eskaintzeko. Horretarako, pertsonek parte-hartze aktiboa eta protagonista izango dute hausnarketa-prozesuetan eta erakundean aldaketa eraginkorrak ezartzeko prozesuan.

Plana garatzeko, erakundeko langileek esku hartuko dute, kudeaketari, lan-harremanei eta jarduerari buruzko informazioa eskuratuta, bai eta emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko prestakuntza duten barneko eta kanpoko pertsonek ere, baldin eta genero-azterketa egokia egin badezakete eta zentroko kudeaketa-politikaren esparruan helburuak lortzen lagundu badezakete.

 

Denboralizazioa

  • 2021/2022 ikasturtea
    Ikastetxearen diagnostikoa. Egungo egoeraren azterketa.
  • 2021/2022 ikasturtea
    Ekintza zehatzak: azaroak 25/martxoak 8
  • 2021/2022 eta 2022/2023 ikasturteak
    Berdintasun Plana garatzea.
  • 2023/2024 ikasturtea
    Berdintasun Planaren amaiera.

Diagnostiko

  • Ikastetxean gertatzen diren diskriminazio-praktikak identifikatzea, lortu beharreko helburuak definitzea eta egin beharreko ekintzak erabakitzea.
  • Ekintza positiboak eta berdintasun-neurriak abian jartzeko beharra erakustea
  • Berdintasunaren arloko bilakaera aztertzen jarraitzeko erreferentzia-puntua izango da.

Garapena

Modu koordinatuan bultzatzea:

  • Emakumeen eta gizonen berdintasunaren printzipioa, protagonismo eta tratamendu bera, interdependentzia, mendekotasunik eza.
  • Presentzia orekatua eta jarduera plurala eta erantzukidea bizitzaren, lanbidearen eta enpleguaren eremu guztietan.
  • Genero-estereotipoen eta -rolen ordezko errealitateak, ereduak eta erreferenteak, emakumeak zein gizonak

Genero-indarkeria eta sexismoa jatorrian duten indarkeria-mota guztiak prebenitzeko, garaiz detektatzeko eta modu eraginkorrean erantzuteko mekanismoak abian jartzea.

Azken berriak

GAURKOTASUNA

administrazioBerdintasunagaurkotasun

M8 Zuetaz harro

"Emakumearen nazioarteko egunean, indar handiz elkartzen gara emakumeen berdintasuna eta ahalduntzea ospatzeko. Gaur, administrazioko ikasleek bat egin dute Mikel Markezen 'Konplize ditut eta' kanta ozen eta argi kantatzeko. Izan ere, elkarrekin, konplizeak gara...

Berdintasuna

Aski da!

Portugaleteko ikastetxeak erailketa matxistaren kontra. Portugaleteko Ikastetxeak emakumeen aurkako eraileketa matxistak eta indarkeria bikarioa, hau da (agresoreak emakumearen adingabeei egiten diete indarkeria eta erailketa) gaitzesten dugu eta horregatik,...

Berdintasunagaurkotasun

Azaroak 25

Emakumeek eta neskatoek jasaten duten indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna Berdintasun Taldeak hainbat jarduera proposatu ditu indarkeria matxista gure gizartetik erauztearen garrantzia...