Aurrematrikula
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- NAN, AIZ edo pasaportearen originala eta fotokopia
- Beste autonomi erkidego baten edo 15-16 kurtsoa baino lehen ikasi baduzu: ikasketa ziurtagiri ofiziala, batazbesteko notarekin.
Adin txikikoa bazara, zure tutore legalek egin behar dute aurrematrikula.
Hitzordura joan baino lehen, aurrematrikula horri hau bete (gutxienez 10 ikasketa aukeratzea gomendatzen dugu)
Zentro ezberdinetan ematen diren prestakuntza zikloak ezagutzeko, Lanbide Heziketako ikasketa eskaintzara sar zaitez
Aurrematrikula egin dezakezu:
Aurretiko hitzordua eskatu dezakezu aurrematrikula presentzialki egiteko, zentroko telefonora deituta (944 955 903) edo hurrengo botoia sakatuz.
Aurrez aurreko hitzordura joaterik ez baduzu, beste pertsona bat baimendu dezakezu, baimen-orria betez eta bi NANen fotokopia ekarriz.