Ikasleen mugikortasunak: Zure Erasmus+ esperientzia

 

Erasmus+ mugikortasun bat egitea aukera bikaina da, eta asko emango dizu, bai arlo pertsonalean, bai zure etorkizuneko lanean. Repelegan ziur gaude atzerriko egonaldi hau aprobetxatzeak zure ikuspegia erabat aldatu ahal duela.

Zertan datza Erasmus+ beka?

EBko herrialde bateko (edo herrialde kide bateko) enpresa batean 2 edo 3 hilabeteko praktikaldia egitean; egonaldi honek Dual orokorra ordezkatuko du.

Hona hemen abantaila nagusiak:

  • Zure curriculuma eta enplegagarritasuna hobetu

Europako enpresetan praktikak egiteak kanpoan nola lan egiten den erakutsiko dizu, eta nazioarteko inguruneetarako prestatuko zaitu. Lanbideko zeregin teknikoak zuzenean lanpostuan ikasiko dituzu, beste herrialde batzuetako lan-moduetara egokituta. Gainera, curriculumean nazioarteko esperientzia bat izateak enpresei erakusten die pertsona ekintzailea, malgua eta aldaketetara egokitzen dakiena zarela.

  • Hizkuntzak ikasi eta beste kultura batzuk ezagutu

Beste herrialde batean bizi eta lan egitea da atzerriko hizkuntza baten maila hobetzeko modurik onena, eta hori gaur egun ia toki guztietan eskatzen dute. Halaber, nazionalitate ezberdinetako jendea dagoen giroetan erraztasunez mugitzen lagunduko dizu; horrek munduaren ikuspegi zabalagoa emango dizu eta zure harremanak aberastuko ditu.

  • Zure gaitasun pertsonalak garatu

Zure ohiko ingurunetik ateratzean, arazoak zeure kabuz konpontzen eta erabakiak bakarrik hartzen ikasiko duzu. Horrek autonomia eta konfiantza handia lortzen lagunduko dizu. Gainera, beste errealitate batzuekin bizitzeak toleranteagoa eta errespetutsuagoa izaten lagunduko dizu beste pentsatzeko eta lan egiteko moduekin, eta hori oso baliagarria izango zaizu edozein lanetan.

  • Kontaktu sare bat sortu

Beste herrialde batzuetako jende asko ezagutuko duzu, bai ikasketetan, bai lanean. Egonaldi horretan sortzen dituzun lotura eta lagun horiek ateak irekiko dizkizu etorkizunean, edo ideiak eman ahal dizkizu zure karrera profesionalerako.

  • Esperientzia ahaztezina bizi

Erasmus+ programan parte hartzea denboraldi batez kanpora ikastera edo lan egitera joatea baino askoz gehiago da. Pertsona gisa hazteko, bidaiatzeko eta toki berriak ezagutzeko aukera bat da. Oroitzapen, ikasgai eta bizitza osorako lagun ugarirekin itzuliko zara etxera.

Bizitzak aberasten, buruak irekitzen

ESPERIENTZIAK