Ikaskuntzak eta etekin handia

Errendimendu handiko zikloak, erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza-eredua da.

Lanbide Heziketa Adimendua, etekin handiko ikaskuntzan oinarritua

Ekoizpen-sarea etengabe eraldatzen ari deneko ingurune honetan, eta enpleguaren eta gizartearen testuingurua behin eta berriz berregituratzen diren honetan, lanbide-heziketako sistemek egokitu egin behar dute Lanbide Heziketa etekin handiko ikaskuntzan oinarritutako Lanbide Heziketa Adimendu bihurtzeko. Horrela, erantzuna ematen zaie egungo beharrei, sortzen ari diren inguruneei eta ingurune ezezagunei.

Euskadiko LHn, langile gaituak, dagozkien lanak ondo egiten dituzten langileak prestatzetik profesional gaituak izatera igaro gara. Profesional horiek, beren lana ondo egiteaz gain, balio erantsia eskaintzen dute beste gaitasun mota batzuen bidez. Hala ere, egungo egoeraren gaineko analisiak eta ikuspegiak, agertoki berriei begira, profesional talentudunen alde apustu egitera eta lan egitera garamatza.

Testuinguru horretan, ezin ahaz dezakegu egun gertatzen ari den eraldaketa digitala eta ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan duen eragina. Eraldaketa horren guztiaren giltzarria argi dago: giza alderdia. Alderdi hori dela-eta, profesional berriek izan behar duten lidergo humanistara bideratzen ditugu eginahalak.

Horretarako, lanbide-heziketa dinamikoa behar da, pertsonak aldaketa aztoragarrietarako prestatzen lagunduko duena eta ikaskuntza-ereduak sistemikoki eraldatuz lortzen dugu hori.

Erronka modularretan oinarritutako programazioa

Helburua da erronkak ahalik eta gehien hurbiltzea lan-arloko benetako egoeretara, heziketa-ziklo bakoitzetik.

Zikloko irakasle-talde autogestionatuak:

Irakasle-talde txiki bat da ziklo bakoitzaren arduraduna, eta ikasleen errealitatera bideratzen du helburuak lortzea.

Eboluzionatzeko gaitasunen araberako ebaluazioa

Ikasleei etengabeko feedbacka ematen zaie beren bilakaerari buruz. Balorazio horiek hobetzeko ikaskuntza-tresna bihurtzen dira.

Espazioen antolaketa-malgutasuna

Metodologia berri horiek ezartzeko, ikasgelak, ekipamenduak, altzariak eta prestakuntza-zentroetan egon ohi diren bestelako espazio espezifikoak behar dira.