Uko egitea eta matrikula baliogabetzea
Matrikula baliogabetzea
Matrikula baliogabetzen bada, baja emango zaio matrikulatuta dagoen lanbide-modulu guztietan, eta, beraz, ez da ebaluatuko eta ez da agertuko ikasturtearen amaierako ebaluazio-aktetan.
Eskabidea ikasturteko abenduaren 20 baino lehen aurkeztu beharko da, eta aldeko ebazpena emango da, baldin eta ondokoren bat gertatzen bada:
- Ikaslearen gaixotasun luzea.
- Ikasteko ohiko dedikazioa eragozten duen lanpostu batean sartzea.
- Norberaren edo familiaren betebeharrak, ikasteko ohiko dedikazioa eragozten dutenak.
- Eskaeraren xede den ikastetxeko zuzendariak aintzat hartutako aparteko beste inguruabar batzuk.
Matrikula ezeztatzeko eskaera aurrez aurre egin beharko da ikastetxeko idazkaritzan.
Deialdiari uko egitea
Heziketa-ziklo batean matrikulatutako ikasleak bi aldiz uko egin diezaioke heziketa-zikloko lanbide-modulu bakoitzaren ebaluazioari eta kalifikazioari.
Deialdiari uko egiteko eskaera uko egiten zaion ebaluazioa baino gutxienez hilabete lehenago aurkeztu beharko da.
Deialdiari uko egiteko konponbidea agiri bidez egiaztatu beharko da.
Eskaeraren aldeko ebazpena emango da, baldin eta honako ziskostantzia hauetakoren bat gertatzen bada:
- Ikaslearen gaixotasun luzea.
- Ikasteko ohiko dedikazioa eragozten duen lanpostu batean sartzea.
- Norberaren edo familiaren betebeharrak, ikasteko ohiko dedikazioa eragozten dutenak.
- Eskaeraren xede den ikastetxeko zuzendariak aintzat hartutako aparteko beste inguruabar batzuk.
Deialdiari uko egiteko eskaera aurrez aurre egin beharko da ikastetxeko idazkaritzan.