Lanbide Heziketa

D maila

Oinarrizko Lanbide Heziketa

Etxebizitzen mantentzeko lana (Hozteko instalazioak)

Titulu honen konpetentzia orokorra da iturgintza-, berokuntza- eta girotze-elementuen muntaketako eta mantentze-lanetako oinarrizko eragiketak egitea, instalazio elektroteknikoetan eta estaldura jarraituetan konponketa txikiak eta elementu sinpleen ordezkapenak egitea, alikatatzea eta pintatzea baita etxeetako altzari prefabrikatuak eta altzari-osagarriak muntatzea eta jartzea ere, adierazitako kalitatearekin lan eginez, lan-arriskuen prebentzioari eta ingurumenaren babesari buruzko arauak aplikatuz, eta ahoz eta idatziz gaztelaniaz eta, hala balegokio, beren hizkuntza koofizialean komunikatuz, baita atzerriko hizkuntza batean ere.

Ziklo hori ez dago kudeaketa-sisteman.

Metodologia: Erronketan oinarritutako metodologia

Kontsultatu ikasketa-plana

Erdi Mailako Heziketa Zikloak

Hozteko eta girotzeko instalazioak

Titulu honen konpetentzia orokorra da hozteko, girotzeko eta aireztatzeko instalazioak muntatzea eta mantentzea, indarrean dagoen araudia, kalitateari, segurtasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko protokoloak aplikatuta, eta horien funtzionaltasuna eta ingurumenarekiko errespetua ziurtatuta.

Metodologia: Erronketan oinarritutako metodologia

Kontsultatu ikasketa-plana

 

Beroa sortzeko instalazioak

Titulu honen konpetentzia orokorra da bero-, eguzki- eta fluido-instalazioak muntatzea eta mantentzea, indarrean dagoen araudia, kalitate-, segurtasun- eta lan-arriskuen prebentzioko protokoloak aplikatuta, eta horien funtzionaltasuna eta ingurumenarekiko errespetua ziurtatuta.

Metodologia: Erronketan oinarritutako metodologia

Kontsultatu ikasketa-plana

Administrazio-kudeaketa

Enpresa publikoetan zein pribatuetan, lan-, kontabilitate-, merkataritza-, finantza- eta zerga-esparruko administrazio-laguntzako jarduerak egitea, bai eta bezeroari/erabiltzaileari arreta ematekoak ere, indarrean dagoen araudia eta kalitate-protokoloak aplikatuta, bezeroaren gogobetetasuna ziurtatuta eta laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauen arabera jardunda.

Metodologia: Erronketan oinarritutako metodologia

Kontsultatu ikasketa-plana

Europako Osagarriak LHko tituluei (LOE)

D maila

Goi Mailako Heziketa Zikloak

Garraioa eta Logistika

Titulu honen konpetentzia orokorra da iturgintza-, berokuntza- eta girotze-elementuen muntaketako eta mantentze-lanetako oinarrizko eragiketak egitea, instalazio elektroteknikoetan eta estaldura jarraituetan konponketa txikiak eta elementu sinpleen ordezkapenak egitea, alikatatzea eta pintatzea baita etxeetako altzari prefabrikatuak eta altzari-osagarriak muntatzea eta jartzea ere, adierazitako kalitatearekin lan eginez, lan-arriskuen prebentzioari eta ingurumenaren babesari buruzko arauak aplikatuz, eta ahoz eta idatziz gaztelaniaz eta, hala balegokio, beren hizkuntza koofizialean komunikatuz, baita atzerriko hizkuntza batean ere.

Metodologia: Erronketan oinarritutako metodologia

Kontsultatu ikasketa-plana

Automatizazioa eta robotika industriala

Titulu honen konpetentzia orokorra da industria-sistemetako prozesuak neurtzeko, erregulatzeko eta kontrolatzeko instalazio automatikoak muntatzeko eta mantentzeko proiektuak garatzea eta kudeatzea, bai eta sistema horiek muntatzeko, mantentzeko eta martxan jartzeko lanak gainbegiratzea eta gauzatzea ere, betiere kalitate- eta segurtasun-irizpideak errespetatuta eta ingurumena eta guztiontzako diseinua errespetatuta.

Metodologia: Erronketan oinarritutako metodologia

Kontsultatu ikasketa-plana

Elektromedikuntza klinikoa

Elektromedikuntza klinikoko instalazioen, sistemen eta ekipoen muntaketa eta mantentze-lanak kudeatzea eta egitea, fabrikatzailearen gomendioak, kalitate- eta segurtasun-eskakizun egokiak eta indarrean dagoen araudi aplikagarria kontuan hartuta.

Metodologia: Erronketan oinarritutako metodologia

Kontsultatu ikasketa-plana

Energia-eraginkortasuna eta eguzki-energia termikoa
Energia eraginkorrak eraikin adimentsu eta jasangarrietan

Eraikinetako energia- eta ur-instalazioen eraginkortasuna ebaluatzea, eraikinen kalifikazio eta ziurtapen energetikoaren prozesua teknikoki lagunduz.
Eguzki-instalazio termikoak konfiguratzea, eta horien muntaia eta mantentze-lanak segurtasun-, kalitate- eta ingurumen-errespetuko baldintzetan kudeatzea.

Metodologia: Erronketan oinarritutako metodologia

Kontsultatu ikasketa-plana

Fluido-, bero- eta mantenimendu instalazioen proiektuen garapena
Klimatizazio, berokuntza eta hotz industrialeko instalazio adimendunak

Eraikinetako bero -eta fluido- instalazioen proiektuak, eta produkzio prozesu iraunkor eta laguntzaileen instalazioak garatzea. Beti ere, aurre-proiektu batean oinarriturik eta ezarritako arauei jarraituz instalazioen segurtasun eta kalitatea, muntaiaren baliagarritasuna bermatuz.

Metodologia: Erronketan oinarritutako metodologia

Kontsultatu ikasketa-plana

Administrazioa eta finantzak

Titulu honen konpetentzia orokorra da enpresa publiko edo pribatu baten merkataritza-, lan-, kontabilitate-, zerga- eta finantza-prozesuetan kudeaketa- eta administrazio-eragiketak antolatzea eta gauzatzea, indarrean dagoen araudia eta kalitatea kudeatzeko protokoloak aplikatuta, informazioa kudeatuta, bezeroaren eta/edo erabiltzailearen gogobetetasuna ziurtatuta, eta laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauen arabera jardunda.

Metodologia: Erronketan oinarritutako metodologia

Kontsultatu ikasketa-plana

E maila

Espezializazio ikastaroa

Ikuskaritza energetikoa

Espezializazio-ikastaro honen gaitasun orokorra honako hau da: eraikin, instalazio edo eragiketa industrial edo komertzialetan energiaren erabilera eta kontsumoa eta horri lotutako kostua ikuskatzea eta aholkatzea, baita jarduera edo zerbitzu pribatu edo publikoari lotutako garraioa ere, energia-fluxuak eta horiek hobetzeko aukerak identifikatu eta horien berri emateko.

Ziklo hori ez dago kudeaketa-sisteman.

Kontsultatu ikasketa-plana