Energia eraginkortasuneko eta eguzki energia termikoko
GOI-MAILAKO PRESTAKUNTZA-ZIKLOA
Lanbide helburua
Eraikinetako energia- eta ur-instalazioen eraginkortasuna ebaluatzea, eraikinen kalifikazio eta ziurtapen energetikoaren prozesua teknikoki lagunduz.
Eguzki-instalazio termikoak konfiguratzea, eta horien muntaia eta mantentze-lanak segurtasun-, kalitate- eta ingurumen-errespetuko baldintzetan kudeatzea.
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Eraikinetako energia- eta ur-instalazioak konfiguratzea eta horien eraginkortasuna ebaluatzea, eraikinetako kalifikazio eta ziurtapen energetikoko prozesua teknikoki lagunduta.
Profesional hau gai izango da:
• Eguzki-instalazio termikoak konfiguratzeko eta horien muntaia eta mantentze-lanak kudeatzeko.
• Eraikinetako instalazio termikoen eta argiztapen-instalazioen errendimendu energetikoa zehazteko.
• Energia aurrezteko sistemak gaineratuta, instalazio termikoen eta argiztapen-instalazioen eraginkortasuna hobetzera zuzenduko diren proposamenak lantzeko.
• Eraikinetako kalifikazio eta ziurtapen energetikora zuzenduko diren prozedurak eta programak aplikatzeko.
• Eraikinen portaera termikoari buruzko txostenak egiteko.
• Eraikinetako uraren kontsumoak ebaluatzeko, eta ura aurrezteko eta eraginkortasunez erabiltzeko hautabideak proposatzeko.
• Eguzki-instalazioetarako proposamenak formalizatzeko, bezeroen energia-beharrei erantzutera begira.
• Eguzki-instalazio termikoen txostenak, memoria teknikoak, planoak eta proiektuen aurrekontuak egiteko.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Profesional honek energia-sektorean egiten du lan, energiaren arloko auditorietan, ikuskaritzan eta ziurtapenean eskumena duten erakundeetan, eta eraikinetako eguzki-energiako instalazioen bideragarritasunari, sustapenari, ezarpenari eta mantentze-lanei buruzko azterlanak egiten diharduten enpresetan.
Ikasten jarraitzea:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroak.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
• Eraikinen energia eraginkortasuna.
• Eraikinetarako ziurtapen energetikorako prozesuetako laguntzailea.
• Eguzki-instalazioetako merkataritza-teknikaria.
• Eguzki-instalazio termikoak muntatzeko eta mantentzeko arduraduna.
• Energia-kudeatzailea.
• Energia-eraginkortasunerako programen sustatzailea.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
• Eraikinen energia eraginkortasuna.
• Eraikinetarako ziurtapen energetikorako prozesuetako laguntzailea.
• Eguzki-instalazioetako merkataritza-teknikaria.
• Eguzki-instalazio termikoak muntatzeko eta mantentzeko arduraduna.
• Energia-kudeatzailea.
• Energia-eraginkortasunerako programen sustatzailea.
Txartel profesionalak
- Zikloa gaindituta, automatikoki lortzen dira lanbide-txartel hauek:
IMT- Eraikinetako instalazio termikoen instalatzaile-mantentzailea. - Iturgintzarako banakako kualifikazio-agiria (IA)
- Gas fluordunen hozgarrien 3 kg baino gutxiagoko karga duten hozte-sistemak dituzten ekipoak manipulatzeko gaitasuna egiaztatzen duen ziurtagiria (GF2).
- 3 kg-tik beherako karga duten hozte-sistemen manipulatzailea (< 3Kg)

Iberdrola Gazte Plana
2025eko irailaren 25ean eta 26an Iberdrolaren Gazte Planari buruzko hitzaldi teknikoa egin zuen Cora enpresak CIFP Repelega LHII-n. Irailaren 25ean joan ziren Goi Mailako zikloetako ikasleak: 1. eta 2. mailako Energia Eraginkortasuna, eta 1. eta 2. mailako Proiektu...
Nerea (Eraginkortasun energetikoa)
Erasmus bat egitea beti erraza izan ez bada ere, merezi izan duen esperientzia izan da. Hasieran kosta egiten da egokitzea: beste herrialde batean zaude, zure jendearengandik urrun, eta ezagutzen ez dituzun pertsonekin bizi zara, askotan zureak ez bezalako ohiturak...
Irteera itsasontzian, Armintzako itsas aerosorgailu flotatzailea bisitatzeko
Apirilaren 4an, itsasontziz irten ginen gure espezialitateko ikasleekin, Armintzako itsas aerosorgailu flotatzailea ikusteko BIMEP entsegu eremuan.
Itsas aerosorgailuei buruzko praktika Saitec-ekin
Pasadan martxoaren 19an Eraginkortasuneko 1ºmailako eta Auditoretza energetikoko ikasleekin Portugaleteko Rialia museora joan ginen Saitec enpresako itsas-aerosogailueri buruzko erakustaldi+lego praktika...
EMILIANO JALIL, (Energia-eraginkortasuna)
Hamburgo (Alemania) Ziurgabetasuna, beldurra, emozioa, intriga, ausardia... hauek dira nire helmugara, Hanburgora, Alemaniara, igotzean hartu ninduten emozioetako batzuk. Esperientzia berritzaile baten aurrean aurkitu nintzen, ordura arte ezagututako guztia ez...
JON GONZÁLEZ (Eraginkortasun Energetikoa)
Hamburgo (Alemania) Hiru hilabete eman ditut Hanburgon, eta hamaika aldiz errepikatuko nukeen esperientzia da. Ez nuen itxaropenik, baina hala ere harritu egin nau. Lehenengo astean St. Pauli, hiri horretako auzo alternatibo ospetsua. Lehenengo gauetik, inguruko...
Eraikin publikoetako energia-errendimendua hobetzeko ekimena egin dute LH-ko Repelegako ikasleek
Portugaleteko Repelega LHko zentroaren ekimen aitzindari bati esker, ikasleek praktikak egin ditzakete eraikin publikoetan energia-auditoretzak eginez. Ikasle talde batekin batera Portugaleteko Zunzunegi Institutura joango gara, eta zehatz-mehatz aztertuko dute,...
Gosari solidarioa
Gosari solidarioa ospatzen dugu Creandofuturosekin, LH Proiektu Solidarioaren barruan eta 2030 Agenda Taldeak antolatuta. Pintxo on batzuk dastatzeaz gain, gure ikasleak Creandofuturos-ek Senegalen mantentzen duen neskentzako eskolaren jarduerari eustera...
ICTUS-HOME Lab proiektua
Matia Institutuarekin, Matia Fundazioaren I+G+B zentroarekin, elkarlanean ari gara ICTUS-HOMBE Lab proiektua garatzeko. Proiektuak Living Lab bat diseinatu nahi du iktusa jasan duten pertsonentzat eta haien ingurunearentzat. Une honetan, esplorazio- eta...
Hitzarmena sinatu dugu BasqueBioDesign Centerrekin
CIFP REPELEGA LHII eta BASQUE BioDesign CENTER erakundeek lankidetza-hitzarmen garrantzitsu bat sinatu dute bioekonomiaren eta ekonomia zirkularraren eremuan ikerketa eta lanbide-heziketa...