2025eko irailaren 25ean eta 26an Iberdrolaren Gazte Planari buruzko hitzaldi teknikoa egin zuen Cora enpresak CIFP Repelega LHII-n.

Irailaren 25ean joan ziren Goi Mailako zikloetako ikasleak: 1. eta 2. mailako Energia Eraginkortasuna, eta 1. eta 2. mailako Proiektu Termikoen eta Fluidoen Garapena.

Irailaren 26an joan ziren 1. eta 2. mailako Robotika, 1. eta 2. mailako Elektro-Medikuntza, eta Energia Auditoretzetako espezializazioko ikasleak.

Landu ziren gai orokorrak honako hauek izan ziren:

  • Tentsio altua, ertaina eta baxua:
    • Erdiko tentsioko aireko lineak: eskema orokorra. Sare motak. Lotutako lanak (ustiapen lanak eta mantentze lanak).
    • Transformazio-zentroak: motak. Banaketa-transformadorea. Tentsio baxuko koadroak. Lotutako lanak (ustiapen lanak eta mantentze lanak).
  • Tentsio baxuan:
    • Sare motak – Hartunea – Babes Orokorreko Kutxa – Elikadura Orokorreko Linea – Gain-tentsioen Babeserako Gailua – Kargan mozketa-etengailua – Kontagailuen zentralizazioa – Banakako hornidurak – Banakako adarkadurak – Aginte eta babes koadro orokorra – Lurreratze sistemak – Energia-eraginkortasuna – Kontagailuen tele-kudeaketa – Ibilgailu elektrikoa. Ospitaleak. Lotutako lanak (ustiapen lanak eta mantentze lanak).