LHko modalitateak

 

Prestakuntza guztiz presentziala

Ikastetxean bi ikasturtez ikasten da, gutxi gorabehera 2.000 orduz. Ikasleak maila bakoitza osatzen duten modulu (irakasgai) guztietan matrikulatuko dira.

Prestakuntza erdipresentziala

Ikastetxean bi eskola-urte baino gehiagoz ikasten da, ikasleak modulu (irakasgai) solteetan matrikulatzen baitira. Prestakuntza mota hori jaso ahal izateko, beharrezkoa da 18 urtetik gorakoa izatea.

Urrutiko prestakuntza telematikoa

Modalitate honek aukera ematen du eskaintza partziala modu erdipresentzialean egiteko, on-line prestakuntza ikaskuntza presentzialarekin konbinatuz (moduluaren ezaugarriengatik hala eskatzen denean). Ikasleek ez badute lan-esperientzia egiaztaturik, Prestakuntza modulua Lantoki batean (LP) egin beharko dute aurrez aurre.

Teknikari-tituluetan Urrutiko Irakaskuntzan sartzeko, 18 urte izan behar dira, eta goi-mailako teknikariaren tituluetan, 21 urte (edo 20, teknikari-tituluren bat izanez gero).

Ikas-ekinezko erregimeneko prestakuntza DUALa

Ikaskuntza-prozesua modu konbinatuan egiten da LHko ikastetxean eta enpresan.