Etxebizitzen mantentze lanak
(hozteko instalazioak)
Lanbide helburua
Titulu honen konpetentzia orokorra da iturgintza-, berokuntza- eta girotze-elementuen muntaketako eta mantentze-lanetako oinarrizko eragiketak egitea, instalazio elektroteknikoetan eta estaldura jarraituetan konponketa txikiak eta elementu sinpleen ordezkapenak egitea, alikatatzea eta pintatzea baita etxeetako altzari prefabrikatuak eta altzari-osagarriak muntatzea eta jartzea ere, adierazitako kalitatearekin lan eginez, lan-arriskuen prebentzioari eta ingurumenaren babesari buruzko arauak aplikatuz, eta ahoz eta idatziz gaztelaniaz eta, hala balegokio, beren hizkuntza koofizialean komunikatuz, baita atzerriko hizkuntza batean ere.
Sartzeko baldintzak
Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan sartzeko, baldintza hauek bete behar dira aldi berean:
- Hamabost urte beteak izatea, edo dagokion urte naturalaren barruan betetzea, eta hamazazpi urte baino gehiago ez izatea zikloan sartzean edo dagokion urte naturalean.
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloa edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila eginda izatea.
- Irakasle taldeak gurasoei edo legezko ordezkariei Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat hastea proposatu izana.
Prestakuntza-plana:
2.000 o.
Zikloa ez dago kudeaketa sisteman sartuta
Metodologia: Erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
- Lan-aginduak edo argibideak abiapuntu hartuta, etxebizitzako instalazioetan, gainazaletan edo altzarietan elementuak ordezteko, muntatzeko edo ezartzeko zein konponketak egiteko materialak, erremintak eta makina-erremintak hautatzeko.
- Kanalizazio elektrikoak, ura husteko eta hornitzeko hodiak, berokuntza-zirkuituak eta oinarrizko klimatizaziokoak ezartzeko erretenak eta lubakiak irekitzeko.
- Ura husteko eta hornitzeko hodietako eta berokuntza-instalazioetako elementuak mihiztatzeko.
- Automatikoki ureztatzeko instalazioak muntatzeko eta, hala badagokio, aldez aurretik haiek muntatzeko eskema txikiak egiteko, gainazal osoaren estaldura eta ur-aurrezpena ziurtatuta.
- Etxebizitzaren ekipamendu sanitarioak instalatzeko, eta, horretarako, ura husteko eta hornitzeko sarearekin konektatzeko.
- Etxeko klimatizazio-tresneriaren barneko eta kanpoko unitateak muntatzeko eragiketak eta horien lehen mailako mantentze-lanak egiteko.
- Zuntzezko aireztapen-hodiak edo antzekoak mihiztatzeko eragiketak egiteko, eta, horretarako, gainazalei akabera emateko eta junturak zigilatzeko eragiketak egiteko.
- Eman dizkioten argibideak edo erabilera-eskuliburuak abiapuntu hartuta, etxebizitzaren esparruan instalazio elektroteknikoak osatzen dituzten elementu sinpleak ordezteko.
- Horma eta sabaietako estaldura jarraituetan hondatuta dauden guneak konpontzeko, eraginpeko gainazala pintatzeko eta elementu zeramikoak ordezteko (zoladura eta azuleju-estaldura).
- Altzari prefabrikatuak, altzarien osagarriak eta etxeko osagarriak muntatzeko eta ezartzeko, eta altzari horietan oinarrizko konponketak egiteko eta burdineria ordezteko.
- Ordeztutako elementuen proba funtzionalak egiteko, beharrezko tresnak eta prozedura erabilita.
- Makina-erremintak, tresneria, erremintak eta lanabesak funtzionamenduan eta erabilera-egoera onean mantentzeko, eta, horretarako, fabrikatzailearen eskuliburuetan ezarritako prozedurak betetzeko.
- Bere ingurune fisiko, sozial, pertsonal eta produktiboarekin zerikusia duten iragartzeko moduko arazoak konpontzeko, eta, horretarako, arrazoibide zientifikoa eta zientzia aplikatuek eta gizarte-zientziek emandako elementuak erabiltzeko.
- Garapen pertsonala eta soziala ahalbidetuko duten eguneroko hainbat testuingurutan modu osasungarrian jokatzeko, eta, horretarako, giza osasunerako ohitura eta eragin positiboak analizatzeko.
- Ingurumena kontserbatzera bideratutako jarduketak baloratzeko, eta, horretarako, haren orekan eragina izan dezaketen eguneroko jardueren ondorioak bereizteko.
- Autoikaskuntzara eta bere ingurune pertsonal, sozial edo profesionalaren hainbat testuingurutan erabiltzera bideratutako informazioa lortzeko eta komunikatzeko, bere eskueran dituen baliabideak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien berezkoak erabilita.
- Kultura-aniztasunarekiko, ondare historiko eta artistikoarekiko eta adierazpen kultural eta artistikoekiko errespetuz eta sentikortasunez jarduteko, eta, horretarako, aberaste pertsonal eta sozialaren iturri gisa erabiltzea eta gozatzea baloratzeko.
- Hainbat testuinguru sozial edo profesionaletan eta eskueran dituen bitarteko, bide eta euskarrien bitartez argi, zehatz eta hitz-jarioarekin komunikatzeko, eta, horretarako, gaztelaniaren eta, hala badagokio, hizkuntza koofizialaren ahozko eta idatzizko baliabide linguistikoak erabiltzeko eta egokitzeko.
- Laneko ohiko egoeretan zein egoera pertsonal eta sozialetan komunikatzeko, eta, horretarako, atzerriko hizkuntzan oinarrizko baliabide linguistikoak erabiltzeko.
- Eskueran duen informazio historikoa eta geografikoa abiapuntu hartuta, gizarte garaikideetako gertakari eta fenomeno bereizgarriei buruzko azalpen xumeak egiteko.
- Bere lan-jardueran izandako aldaketa teknologikoen eta antolamendukoen ondoriozko lan-egoera berrietara egokitzeko, eta, horretarako, eskueran dituen prestakuntza-eskaintzak erabiltzeko eta baliabideak informazioaren eta komunikazioaren teknologien bidez aurkitzeko.
- Bere mailari dagozkion zereginak autonomiaz eta erantzukizunez betetzeko, eta, horretarako, esleitutako lanean kalitate- eta eraginkortasun-irizpideak erabiltzeko eta lan hori bakarka zein talde bateko kide gisa egiteko.
- Eraginkortasunez komunikatzeko, eta, horretarako, bere lan-esparruan esku hartzen duten pertsonen autonomia eta konpetentzia errespetatzeko eta egindako lanaren kalitatea erdiesten laguntzeko.
- Lan-jarduerak egitean arriskuen prebentzioko eta laneko segurtasuneko neurriak bere gain hartzeko eta betetzeko, kalte pertsonalak, lanekoak eta ingurumenaren gainekoak saihestearren.
- Bere lanbide-jarduerari dagozkion kalitate-arauak, irisgarritasun unibertsalari eta guztientzako diseinuari buruzkoak betetzeko.
- Dagokion jardueraren ondoriozko eskubideak baliatzea eta betebeharrak betetzea, indarrean dagoen legerian ezarritakoaren arabera, eta bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean aktiboki parte hartuz.
- Bere eskubideak baliatzea eta bere jarduera profesionalaren ondoriozko betebeharrak betetzea, indarrean dagoen legerian ezarritakoaren arabera, bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean aktiboki parte hartuz.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
- Pintorearen laguntzailea.
- Instalazio elektroteknikoen mantentze-lanetako laguntzailea.
- Iturginaren laguntzailea.
- Berokuntza-tresnerien muntatzailearen laguntzailea.
- Berokuntza-tresnerien mantentzailearen laguntzailea.
- Klimatizazio-tresnerien muntatzailearen laguntzailea.
- Klimatizazio-tresnerien mantentzailearen laguntzailea.
- Ura hornitzeko eta banatzeko sareen instalatzailea.
- Zurezko edo antzeko altzari prefabrikatuen muntatzailea.
Ikasten jarraitzea:
- Erdi-mailako prestakuntza-ziklo bat (titulu honek lehentasuna izango du Instalazioa eta mantentze-lanak, Eraikuntza eta obra zibila, Elektrizitatea eta elektronika eta Arotzeria eta altzarigintza lanbide-arloetako erdi-mailako titulu guztietan onartua izateko).
Tituluarekin batera, ikasleek honako txartel hau ere lortuko dute:
1. Iturgintzako instalatzailea
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek besteren kontura egiten du lan produktu mekanikoak eta elektromekanikoak fabrikatu eta muntatzen dituzten eta iturgintzako, berokuntzako eta klimatizazioko instalazioak muntatu eta mantentzen dituzten enpresa handi, ertain eta txikietan.

Azken berriak
GAURKOTASUNA
VIBE CODING ERRONKA
CIFP Repelega LHIIk Adimen Artifizialagatiko Programazio Lehiaketa deitzen du programazioan aldez aurretik esperientziarik ez duten pertsonentzat, Digitalizazio moduluan matrikulatutakozuzendutako ekimena, adimen artifizialaren erabilera sortzailea eta arduratsua...
EnergID martxan! BERRIKUNTZA PROIEKTUA
Lanbide Heziketako sailburuordetzak eta Tknika-k sustatua, proiektua errealitate bihurtu da: orain arteko lehen urratsa eman dugu eta makina mekanizatzeko erabiltzen den energia neurtu eta web bidez ikusi dezakegu denbora errealean. Lan handia egin dute Lanbide...
Ekintzara hurbiltzen
Ekintzailetzara hurbiltzen: Bidai formakuntza Madrilera Administrazio eta Finantzetako Goi Mailako Graduko ikasleekin Aurten ere Madrilera egingo dugu bidaia Administrazio eta Finantzetako Goi Mailako Graduko bigarren mailako bi gelako ikasleekin. Helburua ikasleak...
Euskararen Eguna: Repelegan Bizipen Bikaina
Abenduaren 3an, Repelega LHII-n ospatutako Euskararen Egunak arrakasta handia izan zuen. Eskerrik beroenak ikastetxeko ikasleei eta irakasleei, egindako parte-hartze eta inplikazio bikainagatik. Giro ederra sortu zen, eta euskararen aldeko konpromisoa berriro ere...
XV Meeting Point BEC
Aurreko urteetan bezala, hiru proiekturekin parte hartu genuen topaketa honetan. Euskal Autonomia Erkidegoko XV. MEETING POINTa erreferentziazko jardunaldia da enpresa-simulazioaren eta hezkuntza-berrikuntzaren esparruan. Estatuko sareko prestakuntza-zentro...
AATk parte hartzen du Gernikako Lehenengo Asteleheneko ekitaldian
Agenda 2030: Urriko lehen astelehenean Gernikako azoka berezia bisitatu dugu. Bertan nekazariekin hitz egin dugu, bertako produktuak erosi ditugu, Astran prestatu dugu eta mokadu gozo eta osasungarria prestatu dugu. Eraikinaren historia ezagutu ondoren,...
Iberdrola Gazte Plana
2025eko irailaren 25ean eta 26an Iberdrolaren Gazte Planari buruzko hitzaldi teknikoa egin zuen Cora enpresak CIFP Repelega LHII-n. Irailaren 25ean joan ziren Goi Mailako zikloetako ikasleak: 1. eta 2. mailako Energia Eraginkortasuna, eta 1. eta 2. mailako Proiektu...
ATEIA Bizkaia-OLTren Batzar Nagusiak sektoreko urteroko topaketa egin du CIFP Repelegaren parte-hartzearekin
Bizkaiko Transitarioen Elkarteak (ATEIA Bizkaia-OLT) sektoreko urteroko topaketa egin berri du, hirugarrena Víctor Martín buru zela. Ekitaldian CIFP Repelegak parte hartu zuen, antolatzaileek gonbidatuta, eta ikastetxeko bi irakaslek ordezkatu zuten. Presentzia...
Irteera itsasontzian, Armintzako itsas aerosorgailu flotatzailea bisitatzeko
Apirilaren 4an, itsasontziz irten ginen gure espezialitateko ikasleekin, Armintzako itsas aerosorgailu flotatzailea ikusteko BIMEP entsegu eremuan.
Itsas aerosorgailuei buruzko praktika Saitec-ekin
Pasadan martxoaren 19an Eraginkortasuneko 1ºmailako eta Auditoretza energetikoko ikasleekin Portugaleteko Rialia museora joan ginen Saitec enpresako itsas-aerosogailueri buruzko erakustaldi+lego praktika...









