Apirilaren 13tik 17ra bitartean, Erasmus+ esperientzia aberasgarriaz gozatzeko aukera izan dugu Meranon, Italiako iparraldean, Franz Kafka WFO-Business School bigarren hezkuntzako eskolan.

Bisitaren helburu nagusia euren simulatutako enpresen funtzionamendua ezagutzea izan da, metodologia honetan zentro aitzindaria eta erreferentea baitira. Ezagutzak trukatu, jardunbide egokiak partekatu eta gure hezkuntza-proiektuak aberastuko dituzten ideiak bildu ahal izan ditugu.

Gainera, Hego Tirol bi herrialderen arteko mugakidea da, eta hizkuntza bat baino gehiago bizi dira bertan. Hori dela eta, esperientziarik aberasgarriena izan da, ikusi ahal izan baitugu nola kudeatzen den elebitasuna hezkuntza-sisteman eta gizartean oro har.

Hori guztia Dolomitetako naturagune paregabean!

Eskerrik asko WFO Franz Kafkari eta Erasmus+ programari esperientzia hau bizitzeko aukera emateagatik.

CIFP Repelega LHII
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzea edo gure taldeari webguneko zein atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.