• GISaren eraginkortasuna eta haren jardun-eremuetako jarduna etengabe ziurtatzea, gure alderdi interesdunen beharrak eta igurikimenak jasoz.
  • Gure jarduerari aplika dakizkiokeen lege-baldintzak eta geure egin ditugun baldintzak betetzea.
  • Zentroan edo haren izenean egiten diren jarduerek langileen segurtasunari eta osasunari eragindako kalteak eta kutsadura prebenitzea.
  • Beharrezkoa denean, ikastetxearen helburuak betetzen direla ezartzea, berrikustea, zabaltzea eta bermatzea; horretarako, kudeaketa-politika hori hartuko da erreferentzia-esparrutzat.
  • Ingurumenaren babesa ziurtatzea, hondakinen kudeaketa eraginkorra, energia-eraginkortasuna eta baliabideen erabilera jasangarria landuz, bai eta gure alderdi interesdunen ingurumen-hezkuntza ere.

Xedea

LHko eskaintza publikotik giza talentua bultzatzea, lan-merkatura arrakastaz iristea ekarriko duten konpetentzia eta kualifikazio profesionalak garatuz. Horretarako, prestakuntza-prozesu integralak eta kalitatezkoak garatzen ditugu, jakintza akademikoak eta praktikoak gizarte-balioekin lotzen dituztenak. Izan ere, planetak, pertsonek eta enpresek profesional trebeak behar dituzte eraldatzen ari den gizarte eta ingurune produktibo batek planteatzen dituen erronkei aurre egiteko.

Ikuspegia

Etorkizunari buruz ikasteko gai den zentro adimentsua izatea, industria-iraultza berriaren erronkei ziurgabetasun- eta konplexutasun-testuinguru berrietan aurre eginez. Hori guztia elkarlaneko ikaskuntza bultzatuz, talde balioaniztunek osatutako erakunde batetik, proiektu konektatuak, lankidetzakoak eta jasangarriak sustatzen dituena, eta berrikuntza, ekintzailetza, pertsonen egiten jakitea eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna bultzatzen dituena LH inklusibo eta plurilingoan.