Administrazio-kudeaketa

ERDI-MAILAKO PRESTAKUNTZA-ZIKLOA

Lanbide helburua

Enpresa publikoetan zein pribatuetan, lan-, kontabilitate-, merkataritza-, finantza- eta zerga-esparruko administrazio-laguntzako jarduerak egitea, bai eta bezeroari/erabiltzaileari arreta ematekoak ere, indarrean dagoen araudia eta kalitate-protokoloak aplikatuta, bezeroaren gogobetetasuna ziurtatuta eta laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauen arabera jardunda.

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

Enpresa publikoetan zein pribatuetan, lan-, kontabilitate-, merkataritza-, finantza- eta zerga-esparruko administrazio-laguntzako jarduerak egitea, bai eta bezeroari/erabiltzaileari arreta ematekoak ere, indarrean dagoen araudia eta kalitate-protokoloak aplikatuta, bezeroaren gogobetetasuna ziurtatuta eta laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauen arabera jardunda.

Profesional hau gai izango da:
Enpresaren informazio-zirkuituetako barne- edo kanpo-komunikazioak edo -dokumentuak bideratzeko.
• Jasotako aginduetatik edo lortutako informaziotik abiatuta dokumentuak eta komunikazioak egitea.
• Komunikazioak eta dokumentuak sailkatzea, erregistratzea eta artxibatzea, teknika egokien arabera eta enpresan ezarritako parametroen arabera.
Enpresaren operatiboari dagokion euskarri-dokumentazioa kontabilitate-mailan erregistratzeko, betiere segurtasun eta kalitateko baldintzetan.
• Diruzaintzako administrazio-kudeaketak egiteko gerentziak ezarritako arauei eta protokoloei jarraituz, antolakundearen likideziari eustearren.
• npresaren giza baliabideen hautespen- eta prestakuntza-arloetako administrazio-kudeaketak egiteko, indarrean dagoen araudia eta enpresa-politika kontuan izanik eta saileko goi-arduradunaren gainbegiratupean.
• Enpresaren lan-kudeaketaren arloan administrazio-laguntza emateko, indarrean dagoen araudia betez eta saileko goi-arduradunaren gainbegiratupean.
• Merkataritza-jardueraren administrazio-kudeaketak egiteko, eta ondoriozko zerga-betebehar jakin batzuen euskarri-dokumentazioa erregistratzeko.
• Administrazioaren eta merkataritzaren esparruan bezeroari/erabiltzaileari arreta emateko jarduerak betetzeko, enpresaren/erakundearen irudiarekin lotzen diren eta ezartzen diren kalitate-mailak ziurtatuz.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Administrari laguntzailea.
• Bulegoko laguntzailea.
• Kobrantza eta ordainketetako administrari laguntzailea.
• Merkataritzako administraria.
• Langileen kudeaketako administrari laguntzailea.
• Herri-administrazioetako administrari laguntzailea.
• Harreragilea.
• Bezeroen arretarako enplegatua.
• Diruzaintzako enplegatua.
• Ordainbideetako enplegatua.

Ikasten jarraitzea:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroak.
• Goi-mailako Lanbide Heziketako ziklo bat.
• Erdi Mailako Lanbide Heziketako beste ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren arabera lanbide-moduluen baliozkotzeak ezartzeko aukerarekin.
• Batxilergoa, edozein modalitatetan.

 

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Profesional honek herri-administrazioetan zein edozein jarduera-sektoretako eta, batik bat, zerbitzu-sektoreko enpresa txikietan, ertainetan edo handietan egingo du lan. Administrazio-laguntza eskainiko du enpresa eta erakunde horietako administrazio eta kudeaketako zereginetan, eta arreta emango die bezeroei eta herritarrei.

CIFP Repelega LHII
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzea edo gure taldeari webguneko zein atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.