Ikuskaritza energetikoa
ESPEZIALIZAZIO-IKASTARO
Lanbide helburua
Espezializazio-ikastaro honen gaitasun orokorra honako hau da: eraikin, instalazio edo eragiketa industrial edo komertzialetan energiaren erabilera eta kontsumoa eta horri lotutako kostua ikuskatzea eta aholkatzea, baita jarduera edo zerbitzu pribatu edo publikoari lotutako garraioa ere, energia-fluxuak eta horiek hobetzeko aukerak identifikatu eta horien berri emateko.
Ziklo hori ez dago kudeaketa-sisteman.
Metodologia: Erronketan oinarritutako metodologia
Sartzeko baldintzak
Hauek dira espezializazio-ikastaro honetarako sarbidea ematen duten tituluak:
a) Instalazio Termiko eta Fluidodunen Proiektuak Garatzeko Goi-mailako Teknikaria
b) Instalazio Termiko eta Fluidodunak Mantentzeko Goi-mailako Teknikaria
c) Energia-eraginkortasuneko eta Eguzki-Energia Termikoko Goi-mailako Teknikaria
d) Eraikuntza-proiektuetako Goi-mailako Teknikaria
e) Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuetako Goi-mailako Teknikaria
f) Zentral Elektrikoetako Goi-mailako Teknikaria
g) Energia Berriztagarrietako Goi-mailako Teknikaria
h) Obra Zibileko Proiektuetako Goi-mailako Teknikaria
i) Eraikuntza-obrak Antolatzeko eta Kontrolatzeko Goi-mailako Teknikaria
j) Uraren Kudeaketako Goi-mailako Teknikaria
Kurtsoan titulazio hori gabe matrikulatu daiteke, baina ikasturtea amaitzean, ikasleek prestakuntza egiaztatzen duen ziurtagiri bat lortuko dute. Ikasle horiek aurreko tituluren bat aurkezten dutenean, espezializazio-ikastaroaren titulazioa eskatu ahal izango dute ikastetxeko idazkaritzan.
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
- Industriako edo merkataritzako, jarduera horrekin lotutako garraioko edo zerbitzu publiko edo pribatuko eraikin, instalazio eta eragiketetako energiaren erabilerari eta kontsumoari nahiz kostuari buruzko ikuskaritza eta aholkularitza garatzea, energia-fluxuak eta horiek hobetzeko aukerak identifikatu eta azaltzeko asmoz.
Ikasketa Plana
EHAAn argitaratzeko
Irakasgaiak | Orduak |
---|---|
Ikuskaritza energetikoko prozesuak. | |
Kontsumo energetikoak neurtu eta datuak hartzea. | |
Eraikin eta instalazioen egoera energetikoa aztertzea. | |
Eraikin eta instalazioen hobekuntza energetikoa ebaluatzea. |
Ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Lan egin:
- Ikuskaritza energetikoen kudeatzaileak.
- Ikuskatzaile energetikoak.
- Instalazio mekanikoen, aire girotuen eta berogailuen ikuskaritza energetikoen teknikariak.
- Elektrizitate- eta argi-instalazioen ikuskaritza energetikoen teknikariak.
- Eraikinetako ikuskaritza energetikoen teknikariak.
- nstalazio termikoetako ikuskaritza energetikoen teknikariak.
Zer lanbide araututara jardun naiteke programa honen bidez?
- Energia-auditorea.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Industria edo merkataritzako, garraioko edo zerbitzuetako eraikin, instalazio edo eragiketetako ikuskaritza energetikoko ekoizpen-arloetan lan egitea.