Instalazio termikoen eta fluidodunen proiektuen garapeneko

GOI-MAILAKO PRESTAKUNTZA-ZIKLOA

Lanbide helburua

Eraikinetako bero -eta fluido- instalazioen proiektuak, eta produkzio prozesu iraunkor eta laguntzaileen instalazioak garatzea. Beti ere, aurre-proiektu batean oinarriturik eta ezarritako arauei jarraituz instalazioen segurtasun eta kalitatea, muntaiaren baliagarritasuna bermatuz.

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

• Proiektuak garatzea eta industria-prozesuetan eta eraikinetan instalazio termikoak eta fluidodunak muntatzeko lanak planifikatzea, ezarritako erregelamendu eta arauen arabera, eta kalitate, segurtasun, laneko arriskuen prebentzio eta ingurumenarekiko errespetuko protokoloak jarraituz.
• Obrako edo aurreproiektuko abiapuntuko datuak lortzea eta kokalekuaren ezaugarriak identifikatzea, dokumentazio teknikoa lantzeko.
• Enpresaren politika eta aplikatzekoa den araudia abiapuntu izanik, instalazioetako ekipamenduek eta elementuek bete beharreko homologazio-ezaugarriak definitzea.
• Lortutako datuetan oinarrituta, planoak, eskemak eta abar marraztea, eta, horretarako, bezeroaren eskakizunak eta araudia betetzea.
• Dokumentazio teknikoa edo obraren ezaugarriak abiapuntu izanik, instalazioen muntaia, probak eta protokoloak planifikatzea.
• Obra-unitateak zehaztea, horien motak kontuan izanik eta instalazioen neurketak eginez, egindako neurketak abiapuntu izanik, eta obra-unitateekin lotzen diren kostuak aplikatuta.
• Fabrikatzaileen gomendioak eta araudia abiapuntu izanik, mantentze-lanen programa lantzea.
• Dokumentazio teknikoa eta administratiboa lantzea, betiere indarrean dagoen erregelamentazioa betez, eta muntaia-zehaztapenei, proben protokoloari eta zerbitzuaren eta mantentzearen arloko argibideen eskuliburuari jarraituz.
• Lantokia garbi eta txukun mantentzea, eta konpetentzia teknikoko arauak eta laneko osasun-eskakizunak betetzea.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Profesional honek instalazio termikoak eta fluidodunak muntatzeko eta mantentzeko industrietan egiten du lan. Industria horiek ur bero sanitarioaren produkzioko azpisektorean eta girotzeko (berotzeko, hozteko eta aireztatzeko) azpisektorean sartzen dira -industria-sektorearen eta eraikuntza eta obra zibileko sektorearen barruan-.

Ikasten jarraitzea:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroak.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

 

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

• Bero-instalazioetako delineatzaile proiektugilea.
• Girotzeko eta aireztatzeko/erauzteko instalazioetako delineatzaile proiektugilea.
• Hotz-instalazioetako delineatzaile proiektugilea.
• Fluidoak banatzeko sareen eta sistemen instalazioetako delineatzaile proiektugilea.
• Bero-instalazioetako muntaien plangintzako teknikaria.
• Girotzeko eta aireztatzeko/erauzteko instalazioetako muntaien plangintzako teknikaria.
• Hotz-instalazioetako muntaien plangintzako teknikaria.
• Fluidoak banatzeko sareen eta sistemen instalazioen plangintzako teknikaria.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

• Hotz-teknikari profesionala.
• Eraikinetako instalazio termikoak.
• Iturgintza

Txartelak

Izenburuarekin batera, honako txartel hauek ere lor ditzakezu:

  • IMT- Eraikinetako instalazio termikoen instalatzaile-mantentzailea.
  • IF1 – Hozteko instalazioen instalatzaile-kontserbatzailea.
  • GF1 – Edozein kargatako gas fluoratuen manipulatzailea
  • IA – Iturgintzako instalatzailea
Azken berriak

GAURKOTASUNA

Eraginkortasuna

Climaver tailerra

Urtarrilaren 11n, institutuan, hodiak egiteko tailer bat egin zen Climaver enpresarekin, hozteko eta girotzeko instalazioetako eta beroa sortzeko instalazioak zikloko 2. mailako...

CIFP Repelega LHII
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzea edo gure taldeari webguneko zein atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.