Portugaleteko Repelega LHko zentroaren ekimen aitzindari bati esker, ikasleek praktikak egin ditzakete eraikin publikoetan energia-auditoretzak eginez. Ikasle talde batekin batera Portugaleteko Zunzunegi Institutura joango gara, eta zehatz-mehatz aztertuko dute, energia-ihesak saihesteko.
IKER GÓMEZ | EITB MEDIA
Publikatuta: 2024/03/04 10:06 (UTC+1)
Azken Eguneratzea: 2024/03/04 10:16 (UTC+1)