Automatizazioa eta robotika

GOI-MAILAKO PRESTAKUNTZA-ZIKLOA

Lanbide helburua

Sistema industrialetako neurrirako, erregulazio eta kontroleko prozesuetako instalazio automatikoen mantenu eta proiektu muntaketak garatu eta kudeatu gainera, hauen gainbegirada eta muntaia egin, eta baita ere bere mantenu eta abian jartzea, beti ere kalitate, segurtasun, ingurumen eta disenua guztientzako irizpideak errespetatuz.

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

• Instalazio eta sistema automatikoak arauzko zehaztapenen eta jarraibideen arabera konfiguratzea.
• Instalazio automatikoan beharrezkoak diren kableatu eta interkonexioko tresneriak eta elementuak hautatzea, zehaztapenei eta arauzko aginduei jarraituta.
• Kontrol-programak lantzea, zehaztapenen arabera eta instalazioaren ezaugarri funtzionalen arabera.
• Tresneria konfiguratzea eta, horretarako, komunikazio-sareak kontrolatzeko eta kudeatzeko programak garatzea, industria-automatizazioko sistemetako bus estandarren bitartez.
• Instalazio eta sistema automatikoetako planoak eta eskemak lantzea, betiere tresnerien ezaugarriak eta instalazioaren ezaugarri funtzionalak kontuan izanik, eta lagundutako diseinuko informatika-tresnak erabilita.
• Zehaztapenak abiapuntu izanik, instalazio automatikoak abian jartzeko muntaiaren protokoloa, probak eta jarraibideak definitzea.
• Instalazioa dokumentazio teknikoaren arabera zuinkatzea, bere eskumeneko arazoak konponduz eta beste kontingentzia batzuen berri emanez, muntatze-lanen bideragarritasuna ziurtatzeko.
• Sistema automatikoetan instalazio elektriko eta elektronikoekin, kontrolekoekin eta komunikazio-azpiegiturekin lotzen diren tresnak eta elementuak gainbegiratzea eta/edo muntatzea.
• Instalazioak eta tresneria gainbegiratzea eta/edo mantentzea, eta, horretarako, egiaztapen-eragiketak egitea, matxurak aurkitzea, doitzea eta elementuak ordeztea, funtzionamendua berrezartzeko.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Ikasketa Plana

LEHEN KURTSOA

IrakasgaiakOrduak
Sistema elektriko, neumatiko eta hidraulikoak165
Sistema sekuentzial programagarriak165
Neurketa eta erregulazio sistemak165
Potentziako sistemak198
Dokumentazio teknikoa99
Industri informatika99
Laneko prestakuntza eta orientabidea99

Bigarren maila

IrakasgaiakOrduak
Sistema programagarri aurreratuak120
Industri-robotika100
Industri-komunikazioak140
Automatizazio industrialeko sistemen bateratzea140
Automatizazio eta robotika industrialeko proiektua50
Ingeles teknikoa40
Enpresa eta ekimen sortzailea60
Lantokiko prestakuntza360

Ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Automatizazio industrialeko sistemak muntatzeko eta mantentzeko lanak gainbegiratzen dituen taldeko burua.
• Aparatu, koadro eta tresneria elektronikoen egiaztatzailea.
• Lantegi elektromekanikoko taldeko burua.
• Automatizazio industrialeko sistemak mantentzeko lanen antolamenduko teknikaria.
• Automatizazio industrialeko sistemak abian jartzeko teknikaria.
• Automatizazio industrialeko sistemetako kontrol-sistemen proiektugilea.
• Automatizazio industrialeko sistemetako neurketa- eta erregulazio-sistemen proiektugilea.
• Automatizazio industrialeko sistemetan, komunikazio-sareen proiektugilea.
• Robot industrialen programatzaile kontrolatzailea.
• Kontrol elektrikoko sistemen diseinuko teknikaria.
• Automatizazio industrialean integratutako zirkuituen eta sistemen diseinatzailea.

Ikasten jarraitzea:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroak.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

 

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Profesional honek sistema automatiko industrialekin lotzen diren enpresa publikoetan eta pribatuetan egiten du lan, automatizazio industrialeko sistemak diseinatzearen, muntatzearen eta mantentzearen arloetan.

Azken berriak

GAURKOTASUNA