ADMINISTRAZIO KUDEAKETA

Florentzian egin nuen nire Erasmus-a, eta hiriak lehen unetik maitemindu ninduen. Bidaia bera abentura bat izaten hasi zen, Zuricheko 5 orduko eskalarekin; Honek balio izan zidan nire pisukideak ondo ezagutzen hasteko, egonaldi osoan zehar nire familia bezalakoak izaten amaitu dutenak, alegia. Lehenengo egunak horrelakoak izan ziren, urduritasun uneekin, baina pixkanaka dena bere lekura joan zen.

Denborarekin, esperientzia ahaztezinak iritsi ziren: jende zoragarria ezagutu nuen, une bereziak bizi izan nituen eta inoiz ahaztuko ez ditudan bidaiak egin nituen. Astero abentura berri bat zirudien, lekuak eta kulturak ezagutuz, eta betirako geratuko diren oroitzapenak sortuz.

Gainera, praktikak nire Erasmus-aren zati oso garrantzitsua izan ziren. Zorte handia izan nuen laneko kideekin: bikainak izan ziren eta etxean bezala sentiarazi ninduten. Azkenean, hasierako beldur hori guztia nire bizitzako etaparik onenetako bat bihurtu zen.