Beka eskuratzeko langileen bete beharreko baldintzak:

 

      • Repelega LHII ikastetxean lanean egotea.
      • Zure departamentuaren oniritzia (departamentuaren aktaren bidez).
      • Zuzendaritzaren oniritzia

Hautatzeko irizpideak

Bekak modu gardenean esleitzeko, hautagaitzak barematuko ditugu honako irizpide hauen arabera:

Harrera herrialdeko hizkuntza edo ingeles-maila. Gehienez 2 puntu.

  • Harrera herrialdeko hizkuntzaren ezagutza-maila.

C1: 2 puntu

B2: 1 puntu

B1: 0,5 puntu

  • Ingeles-maila.

C1: 2 puntu

B2: 1 puntu

B1: 0,5 puntu

Harrera-erakundearekin landutako harremana. Gehienez puntu 1

      • Harrera-erakundearekin harremanetan jarri da eta bisita onartu dute: puntu 1
      • Harremanetan jarri da, baina oraindik ez dute bisita onartu: 0,5 puntu
      • Ez da kontakturik izan / ez da erantzunik jaso: 0 puntu

Mugikortasunaren ondoren gure ikastetxean espero den eragina. Gehienez 2 puntu

      • Gure ikasleek praktikak egin ahal izateko enpresetara bisitak egitea planteatzen da: puntu 1
      • Gure ikastetxeko lanbide-arloetako heziketa-zikloak dituzten ikastetxeak bisitatzea planteatzen da: puntu 1

Azken 2 ikasturteetan mugikortasunean parte hartu ez izana: puntu 1

 

 

Lehentasunak:

      • Lehentasuna izango dute job-shadowing mugikortasunek prestakuntza-mugikortasunen aurrean, mugikortasun-proposamenean lortutako puntuazioa edozein dela ere.
      • Prestakuntzarako mugikortasuna bada, lehentasuna izango dute Lanbide Heziketako ikastetxeek antolatutako prestakuntzek, beste erakunde mota batzuek antolatutakoen aldean, mugikortasun-proposamenean lortutako puntuazioa edozein dela ere.
      • Lehentasuna izango dute job-shadowing/prestakuntza egiteko erabiliko den hizkuntzaren ezagutza B1 egiaztatzen duten langileek, mugikortasun-proposamenean lortutako puntuazioa edozein dela ere.
      • Lehentasunen artean kontraesanik badago, puntuazio handiena lortu duen mugikortasuna aukeratuko da.
      • Aurreko ikasturtean mugikortasunen batean parte hartu duten pertsonak plaza hutsen zain geratuko dira.

Berdinketa haustea:

Berdinketarik egonez gero, kontuan hartuko dira arlo hauetan lortutako puntuak eta jarraian azaltzen den ordenean:

      1. Azken 2 ikasturteetan mugikortasunean parte hartu ez izana.
      2. Eragina ikastetxean.
      3. Harrera-erakundearekin landutako harremana.
      4. Egiaztatutako hizkuntza-maila.

Hala ere, guztizko puntuazioan berdinketak jarraitzen badu, nazioarteko proiektuen departamentua zuzendaritzarekin bilduko da proposamen egokiena aukeratzeko.

Hautagaiek hartutako konpromisoak:

      • – Hautagaiak konpromisoa hartzen du bere mugikortasuna oso-osorik kudeatzeko SEPIE, EJ eta ikastetxearen jarraibideak betez (destinoaren bilaketa, ostatua, programa/mobility agreement).
      • Hautagaiak konpromisoa hartzen du nazioarteko proiektuen departamentuak eskatutako informazioa eta dokumentazioa garaiz eta behar bezala emateko.
      • Hautagaiak konpromisoa hartzen du bere mugikortasunaren difusioa egiteko, webgunean, ikastetxeko sare sozialetan, klaustroan…

Hautaketa eta esleipen prozesuaren faseak

Erasmus+ beka lortzeko bideak urrats hauek jarraitzen ditu:

1. Informazio-bilera (Iraila-urria artean). Ikasturte hasieran, Nazioartekotze taldeak informazio-bilera batera deituko ditu interesatuta langile guztiak. Bertan, hautaketa-irizpideak eta beken funtzionamendua azalduko ditugu, eta zalantza guztiak argituko ditugu.

2. Izena ematea eta dokumentuak entregatzea. Bileran zehaztuko dugu zer dokumentu entregatu behar diren eta zein den azken eguna. Dokumentuak garaiz entregatzea da prozesuan izena emateko modua. Epez kanpo entregatzen badituzu, automatikoki erreserba-zerrendara pasatuko zara, garaiz egin dutenen atzetik.

3. Emaitzak argitaratzea eta bekak esleitzea. Datu guztiak jaso ondoren, emaitzen zerrenda eta bekak esleitzeko ordena argitaratuko ditugu.

  • Banaketa ekitatiboa: Bekak modu bidezkoan banatzen saiatuko gara, ikastetxeko lan esparru guztietara irits daitezen.
  • Uko egiteen kudeaketa: Hautatutako norbaitek bere plazari uko egiten badio, beka zerrendako hurrengo pertsonari emango zaio (baldin eta aukera badago prozesua martxan jartzeko), puntuazio-ordenaren arabera.

4. Azken izapideak eta bekaren eskaera. Zure plaza esleituta duzunean, azken epe bat irekiko dugu bekaren eskaera formalerako behar dena prestatzeko.

Bizitzak aberasten, buruak irekitzen

ESPERIENTZIAK