Sartzeko baldintzak

ERDI-MAILAKO HEZIKETA-ZIKLOAK

Goi-mailako zikloetara edo moduluetara sartzeko, baldintza hauetakoren bat bete behar da:
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren arabera ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako teknikariaren edo goi-mailako teknikariaren titulua izatea.
• Batxilergoko ikasgai guztiak gainditu izanaren ziurtagiria.
• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba bat gaindituta izatea, sartu nahi den zikloaren lanbide-arloari dagokion aukeraren bidez.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren arabera ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Batxilergo Bateratu Balioanitza (BBB) egin ondoren emandako batxiler-titulua izatea.
• Teknikari espezialistaren titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Unibertsitate Orientazioko Ikastaroa (UBI) edo unibertsitate aurrekoa gaindituta izatea.
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gaindituta izatea.
• Batxilergo Esperimentaleko modalitateren bateko 2. maila gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak aurretik zerrendatutako tituluren batekin homologatu izanaren ziurtagiria.

CIFP Repelega LHII
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzea edo gure taldeari webguneko zein atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.