Euskara batzordeak antolatutako irteeran, CIP Errepelegako eta Hostalaritza Leioako zenbait ikaslek Itureneko inauteriak, Lesaka eta Doneztebe ezagutu dituzte. Gainera, Miñan liburuaren irakurketaren harira, Donostiako “Kaleko afari solidarioa”k eta “Harrotu ilea”k ekimenak ere ezagutu dituzte. Lankidetza, elkartasuna, euskara izan dira guztiaren ardatz eta sekulako esperientzia bizi izan dute!.




