Beka eskuratzeko ikasleek bete beharreko baldintzak
-
-
- Repelega LHII ikastetxean Lanbide Heziketako ziklo bateko bigarren maila ikasten egotea (matrikulatuta egotea).
- Aurreko ikasturteko modulu guztiak gaindituta izatea.
- Ziklo berean Erasmus+ programak ezartzen duen gehienezko hilabete kopurua gainditu ez izana (muga orokorra 12 hilabetekoa da ziklo bakoitzeko).
- Eskatutako dokumentazioa garaiz entregatzea eta hautaketa-prozesuko bileretara edo elkarrizketetara joatea.
- Zikloko irakasleen argi berdea izatea; haiek baloratuko baitute profil bakoitzaren egokitasuna atzerrian egonaldia egiteko.
-
Hautatzeko irizpideak
Bekak modu gardenean esleitzeko, hautagaitzak barematuko ditugu honako irizpide hauen arabera:
- Espediente akademikoa: Lehenengo mailan lortutako batez besteko nota hartuko da kontuan. Gehienez 40 puntu.
- Hizkuntza-maila: Helburuko herrialdeko lan-hizkuntzaren edo ingelesaren maila baloratuko da, Europako esparruaren arabera modu progresiboan puntuatuz:
- B1: 10 puntu
- B2: 15 puntu
- C1: 20 puntu
- Curriculuma eta motibazio-gutuna:
- CV: Zure aurreko lan-esperientzia, prestakuntza osagarria eta boluntariotza baloratuko ditugu. Gehienez 20 puntu.
- Motibazio-gutuna: Zure helburuen argitasuna eta parte hartu nahi izateko arrazoi pertsonal zein akademikoak ebaluatuko ditugu. Gehienez 20 puntu.
- Lehenengo mugikortasunari lehentasuna: Guztiontzat aukerak zabaltzeko, lehenago Erasmus+ beka bat jaso ez duten ikasleei emango zaie lehentasuna (kasu guztietan).
- Inklusioa eta aniztasuna (Guztientzako aukerak): Ekitatea sustatzeko Erasmus+ programak dituen jarraibideei jarraituz, beken % 10 gordeko dugu desabantaila egoeran dauden ikasleentzat (desgaitasuna, ikasteko zailtasunak, gizarte, osasun edota geografia oztopoak)
(Oharra: Egoera hauek guztiak dagokion dokumentazio ofizialarekin ziurtatu beharko dira)
Hautaketa eta esleipen prozesuaren faseak
Erasmus+ beka lortzeko bideak urrats hauek jarraitzen ditu:
1. Informazio-bilera (Iraila).
Ikasturte hasieran, Nazioartekotze taldeak informazio-bilera batera deituko ditu interesatuta dauden 2. mailako ikasle guztiak. Bertan, hautaketa-irizpideak eta beken funtzionamendua azalduko ditugu, eta zalantza guztiak argituko ditugu.
2. Izena ematea eta dokumentuak entregatzea.
Bileran zehaztuko dugu zer dokumentu entregatu behar diren (CVa, motibazio-gutuna eta hizkuntza-tituluak, izanez gero) eta zein den azken eguna.
Ohar garrantzitsua: Paper hauek garaiz entregatzea da prozesuan izena emateko modua. Epez kanpo entregatzen badituzu, automatikoki erreserba-zerrendara pasatuko zara, garaiz egin dutenen atzetik.
Espedienteak berrikustea eta irakasleen balorazioa.
Nazioartekotze taldea arduratuko gara zuen lehen mailako notak eta zuen zikloko irakasleek egiten duten egokitasun-balorazioa biltzeaz. Zuek ez duzue ezer egin behar urrats honetan.
4. Elkarrizketa pertsonala.
Dokumentazioa eta notak ikusi ondoren, elkarrizketa pertsonal batera deituko zaituztegu Nazioartekotze taldearekin, zuen motibazioa eta profila gertutik ezagutzeko.
5. Emaitzak argitaratzea eta bekak esleitzea.
Datu guztiak jaso ondoren, emaitzen zerrenda eta bekak esleitzeko ordena argitaratuko ditugu.
Banaketa ekitatiboa: Bekak modu bidezkoan banatzen saiatuko gara, ikastetxeko lanbide-familia guztietako ikasleengana irits daitezen.
Uko egiteen kudeaketa: Hautatutako norbaitek bere plazari uko egiten badio, beka zerrendako hurrengo pertsonari emango zaio (baldin eta aukera badago prozesua martxan jartzeko), puntuazio-ordenaren arabera.
6. Azken izapideak eta bekaren eskaera.
Zure plaza esleituta duzunean, azken epe bat irekiko dugu bekaren eskaera formalerako behar dena prestatzeko (NANa edo pasaportea entregatu, CVa, aurkezpen-gutunak, etab.).


