Konplexutasunaren kudeaketa

Bide luzeena lehenengo urratsa ematen hasten da.

Laugarren industria-iraultzak LHko zentroak erakunde adimendun bihurtzea eskatzen du.

Horrek honako premia hau planteatzen digu: ikastetxe mota berri hori definitzea, balio-sorkuntza aztertzea, bertako kide garen pertsonen zeregina zehaztea, erakunde osoan ezagutzaren sorrera bultzatzea, teknologien erabilera, barneko eta kanpoko lankidetza-sareak, zuzendaritza-taldearen zeregina eta gure lana aurrera eramateko prestatzea.

Ezagutzaren kudeaketa

Berrikuntzaren kudeaketa

Berrikuntzako errutinak

Helburu

Berrikuntza Kudeatzeko Eredu bat diseinatzea eta ezartzea, «Berrikuntza-errutinak» ezartzea oinarri duena (aukerak behatzeko eta kudeatzeko errutinak; ekimenak garatzekoak; ezartzekoak eta hedatzekoak). Errutina horiek CoP edo praktika-komunitateak diseinatzea (baterako sorkuntza) eta “lantzea” izango dute oinarri, baita haien arteko konexioa ere.

LHko ikastetxeetarako Adimen Lehiakorra (AL)

Helburu

Ekimen honen bidez, zaintza eta adimen lehiakorreko sistema bat diseinatu eta ezarri nahi da Lanbide Heziketako ikastetxeetan.

Prozesu

  • Estrategia ikastetxean diseinatzen eta hedatzen laguntzea
  • LHrako AL ereduaren esparrua/egitura eta filosofia (ikuspegia) ezartzea
  • Ereduaren aginte-panela diseinatzea
  • Antolakuntza-eredua definitzea
  • AL erabaki-mapa ezartzea
  • AL kudeaketa-sistema definitzea
  • ZEKak eta informazio-iturriak identifikatzea
  • AL prozesua ikastetxeetako prozesu-sistemaren barruan egokitzea Emaitzak atzitu, antolatu eta hedatzeko tresna informatikoa garatzea
  • “Ezarpen-gida” diseinatzea
  • “Ezarpen-plana” lantzea
  • ALaren prestakuntza- eta sentsibilizazio-plana diseinatzea ikastetxeetan
CIFP Repelega LHII
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzea edo gure taldeari webguneko zein atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.