Nazioartekotzea

REPELEGA LHIIren lerro estrategikoen artean, nazioartekotzea funtsezko ardatza da, gure ikasle zein irakasleen hazkunde pertsonal eta profesionalerako tresna nagusi gisa.

Gure helburu nagusia kooperazioa, kultura-trukea eta mugikortasuna sustatzea da. Horrela, gure hezkuntza-komunitatearen gaitasun teknikoak, linguistikoak eta kulturalak aberastuko dituen nazioarteko ingurunean hezkuntza- eta lan-esperientziak bultzatzen ditugu.

Ildo horretan, REPELEGA LHIIn Erasmus+ programan parte hartzen dugu aktiboki. Egitasmo honi esker, ikasleek zein ikastetxeko langileek esperientzia akademiko, profesional eta pertsonal paregabeak bizitzeko aukera dugu Europan zehar.

Bizitzak aberasten, buruak irekitzen

Esperientziak

ErasmusERASMUS+, CHANGING LIVES!
AMAIA IGUAL

AMAIA IGUAL

Erasmus+ esperientzia handia! IA aplikazioen erabilerari buruzko prestakuntza, irakaskuntzari aplikatua, eta irakasleen esperientzien elkartrukea, Europako hainbat lekutatik etorri arren, ikasgeletan antzeko erronkei aurre egiten baitiegu.

CIFP Repelega LHII
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzea edo gure taldeari webguneko zein atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.