Lanbide Heziketako sailburuordetzak eta Tknika-k sustatua, proiektua errealitate bihurtu da: orain arteko lehen urratsa eman dugu eta makina mekanizatzeko erabiltzen den energia neurtu eta web bidez ikusi dezakegu denbora errealean. Lan handia egin dute Lanbide Heziketako zentroek, eta orain energia kudeatzeko soluzio bat garatu dugu, industriako makina guztien erabilera eraginkorragoa izateko. Hau lehen urratsa baino ez da: proiektuaren helburua software librean oinarritutako tresna bat sortzea da, industriako energiaren erabilera optimizatzeko.

