Ekintzailetzara hurbiltzen: Bidai formakuntza Madrilera Administrazio eta Finantzetako Goi Mailako Graduko ikasleekin
Aurten ere Madrilera egingo dugu bidaia Administrazio eta Finantzetako Goi Mailako Graduko bigarren mailako bi gelako ikasleekin. Helburua ikasleak ekintzailetzara hurbiltzea da, eta horretarako bi jarduera burutu dira: Madrilgo Erkidegoko enpresa-haztegi publiko handiena bisitatzea eta Verónica Lario, Microteatro Por Dinero S.L.-ren sustatzaile eta gerenteak eskainitako hitzaldia. Azken jarduera honekin, ekintzailetza kultura-arloan gerturatu dugu, eta, gainera, haren antzezlanetako batzuk ikusteko aukera izan dugu. Zalantzarik gabe, esperientzia bikaina izan da.



