Joan den abenduaren 4an, gure enpresa Repeletxek eta Repebox-ek Euskal Herriko XIV. Meeting Pointean parte hartu zuten, BECen. Urteko topaketa horri esker, ikasleak geletatik irteten dira, bere simulatutako enpresen ordezkari moduan, taldea sortuz eta komunikazioa, negoziazioa, bezeroarekiko harremana… landuz. Horrela, errealitatetik oso gertu dagoen lanbide-esperientzia bizi dute, lan-munduan txertatzen lagunduko dizkieten gaitasunak garatuz.

