
Joan den asteartean, maiatzaren 16an, Hanburgoko BS27 institutuko irakasleak etorri zitzaizkigun bisitan. B27 zentroa Repelegakoaren antzekoa da, eta garraioarekin eta logistikarekin lotutako ikasketak ere ematen dira bertan.
Jardunaldia oso probetxugarria izan zen, eta tailerren dinamika baten bidez, bi erakundeetako irakasleek Euskadiko eta Hanburgoko LHko sistemen arteko antzekotasunak eta desberdintasunak bateratu zituzten.