Pasa den abenduaren 16an, Garraio eta Logistikako lehenengo mailako ikasleak Basaurira joan ziren Cofares enpresaren biltegia bisitatzera. Cofares farmazia produktuen banaketara dedikaturiko enpresa bat da. Bertan, ikasleek biltegi automatizatu baten funtzionamendua zuzenean ikusteko aukera izan zuten, baita biltegiko arduradunari Biltegiratze Logistikako moduluan ikusitako hainbat edukien inguruko galderak egiteko ere. Bisita amaitzean ikasle guztiek Cofaresek emandako oparitxo bat jaso zuten.

