Lanaren bidez ikastea

INTENTSITATE DUAL LH
Gaur egun, Euskadiko enpresa asko ari dira txandakako prestakuntza-eredu horretan parte hartzen, eta onura ugari jasotzen dituzte hainbat arlotan:
- Pertsona kualifikatuak prestatzen ditu, euskal ekoizpen-sarearen beharretara egokituak eta beren prozesuetan eta enpresa-kulturan prestatuak, enpresen lehiakortasuna areagotuz.
- Programari esker, pertsonak ezagutzen laguntzen dio enpresari, eta prestakuntza egokia lortzen du.
- Esperientzia horrek belaunaldien arteko erreleboa errazten du enpresan.
Kontratu-modalitateak honako pizgarri ekonomiko hauek aurreikusten ditu:
- LANBIDEren dirulaguntza.
- Enpresek Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuotak hobarituak izan daitezke urtarrilaren 10eko 1/2023 Errege Lege Dekretuaren 23. artikulua.


Ikasleentzat
Ikasleek kualifikazio handia lortzen dute esperientziaren bidez, eta ordain ekonomikoa jasotzen dute beren ikaskuntzan.
Zentroarentzat
Enpresen benetako kualifikazio-beharrak ezagutzen ditu.
Enpresarentzat
LH Dualak bere ezaugarrietara egokitutako prestakuntza duten langile kualifikatuak ematen dizkio enpresari.



