Trenbideen seinaleztapen- eta telekomunikazio-sistemak

ESPEZIALIZAZIO-IKASTARO

Lanbide helburua

Trenbideko seinaleztapen- eta telekomunikazio-sistemen muntaia eta mantentze aurreratua antolatzea, planifikatzea, gainbegiratzea eta gauzatzea, indarrean dagoen araudia aplikatuta, kalitate-, segurtasun-, laneko arriskuen prebentzio- eta babes- eta errespetu-protokoloei jarraituz.

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

  • Trenbideko seinaleztapen- eta telekomunikazio-instalazioak eta -sistemak konfiguratzea, zehaztapen teknikoen eta arauzko aginduen arabera.
  • Trenbideko seinaleztapen- eta telekomunikazio-instalazioen eta -sistemen muntaia planifikatzea, dokumentazio teknikoaren eta proiektu-dokumentazioaren arabera eta ezarritako prozedura espezifikoen arabera.
  • Instalazioak eta sistemak muntatzeko prozesuak gauzatzea, ezarritako protokoloak aplikatuta.
  • Instalazioak eta sistemak muntatzeko prozesuak gainbegiratzea, horien funtzionamendua egiaztatzea eta aurrerapena kontrolatzea, enpresaren helburuak betetzeko.
  • Trenbideko seinaleztapen- eta telekomunikazio-sistemen eraginkortasuna egiaztatzea, eta horien funtzionamendua monitorizatzea, neurketa- eta kontrol-ekipoen eta analisia eta konfigurazioa mantentzeko software-tresnen bidez.
  • Trenbideko seinaleztapen- eta telekomunikazio-sistemetan matxurak edo disfuntzioak aurkitzea, detektatutako sintometatik, erabiltzaileak emandako informaziotik, instalazioaren historialetik eta informazio teknikotik abiatuta, besteak beste.
  • Mantentze prediktiboko, prebentiboko eta zuzentzaileko prozesuak planifikatzea, eta araudiaren, instalazioaren baldintzen, ezarritako prozedura espezifikoen eta fabrikatzaileen gomendioen arabera identifikatzea.
  • Tren-instalazioak eta -sistemak mantentzeko prozesuak gauzatzea, denborak eta emaitzen kalitatea kontrolatuta.
  • Instalazioen mantentze-prozesuak gainbegiratzea, protokolo normalizatuetatik abiatuta.
  • Trenbideko seinaleztapen- eta telekomunikazio-instalazioak eta -ekipoak zerbitzuan jartzea, eskakizun teknikoak eta arauemaileak betetzen direla gainbegiratuz eta kalitate- eta segurtasun-baldintzak ziurtatuz.
  • Dokumentazio teknikoa eta administratiboa indarreko araudiaren arabera betetzea, eragiketen trazabilitatea bermatuko duten elementu, ekipo eta sistemen mantentze- eta konpontze-lanen dokumentuak artxibatzeko eta kontserbatzeko prozesua kudeatzeko.
  • Seinaleztapen-sistemen eta trenbide-komunikazioen mantentze-lanen eremuak edo sekzioak administratzea, prozedurak eta indarrean dagoen araudia aplikatuta, eta materialen eta ekipoen hornidura eta biltegiratzea kontrolatuta.
  • Ingurune seguruak sortzea bere lanaren eta taldearen garapenean, laneko eta ingurumeneko arriskuen prebentzioko prozedurak gainbegiratuz eta aplikatuz, indarrean dagoen araudian eta enpresaren helburuetan ezarritakoaren arabera.
  • Egoerak, arazoak edo gorabeherak ekimenez eta autonomiaz konpontzea bere konpetentziaren esparruan, sormenez, berrikuntzaz eta norberaren eta taldeko kideen lana hobetzeko espirituaz.
  • Lan-taldeak arduraz antolatu eta koordinatzea, horien garapena gainbegiratuz, harreman arinak izanez, lidergoa hartuz eta sortzen diren talde-gatazketarako konponbideak emanez.
  • Bere eskubideak baliatzea eta bere jarduera profesionalaren ondoriozko betebeharrak betetzea, indarrean dagoen legerian ezarritakoaren arabera, bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean aktiboki parte hartuz.
  • Produkzioko edo zerbitzugintzako prozesuetan sartutako lanbide-jardueretan, kalitatea, irisgarritasun unibertsala eta «pertsona guztientzako diseinua» kudeatzeko prozedurak gainbegiratzea eta aplikatzea.

Ikasketa Plana

990 h

IrakasgaiakOrduak
Trenbideetako telekomunikazio-sistemak198
Trenbideko seinaleztapen- eta segurtasun-sistemen azpiegitura.88
Trenbideko trafikoa kontrolatzeko eta kudeatzeko sistemak.198
Trenbide-seinaleetako eta segurtasuneko araudia88
Lantokiko prestakuntza60
Prestakuntza praktiko duala enpresan270

Ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Lan egin:

  • Seinaleztapen-instalazioetako arduradun teknikoa.
  • Telekomunikazio-instalazioen arduradun teknikoa.
  • Teleaginteen instalazioetako arduradun teknikoa.
  • Segurtasun-instalazioak mantentzeko prozesuak planifikatu eta programatzeko teknikaria.
  • Telekomunikazio-sistemak mantentzeko prozesuak planifikatu eta programatzeko teknikaria.
  • Segurtasun-instalazioen muntatzaileen talde-burutza.
  • Segurtasun-instalazioen mantentzaileen taldeko burutza.
  • Telekomunikazio-sistemen muntatzaileen talde-burutza.
  • Telekomunikazio-sistemen mantentzaileen taldeko burutza.
  • Segurtasun-instalazioen sektoreko arduraduna.
  • Telekomunikazioen sektoreko arduraduna.
  • Segurtasun-instalazioen muntatzaile elektrikoa, espezializatua.
  • Telekomunikazioetako ofizial espezializatua
  • Teknikari laguntzailea.
  • Mantentze- eta kontrol-arduraduna.

 

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Espezializazio-gaitzaldia gainditu dutela egiaztatzen duen ziurtagiria lortu duten pertsonek trenbideko seinaleztapen- eta telekomunikazio-sistemak instalatzeko, konfiguratzeko, gainbegiratzeko eta mantentzeko proiektuak garatzeko lankidetza-lanak egin behar dituzten enpresetan jardun ahal izango dute.

Era berean, trenbide-garraioko zerbitzuetan erabiltzen diren seinaleztapen- eta telekomunikazio-sistemak instalatzen eta mantentzen jardun ahal izango dute, sektore publikoan zein pribatuan, bai tren-sektoreari buruzko 38/2015 Legearen babesean emandakoetan, bai autonomia-erkidegoetako, hiriko (tranbiak), hiri-inguruko (metroak) eta hiriarteko (metroak edo tranbia arinak) trenbideek emandakoetan.

Azken berriak

GAURKOTASUNA